2014/12/10

Abenduek 8koa barik, abenduek 9ko astea



Heldu de negue. Ez modu ofizialean, ostean. 
Jakak, bufandak, botak eta guardasolak, aspaldiko “lagunek”,  ie egunero atera behar izin doguz abenduko lehenengo bi asteetan. 
Aro eskas honeri aurre iten laguntako planagaz dator Gorbeialde Irratia. Etxean, ginasioan, dendan, beharlekuen, kotxean, bankuen, Correos-en… danean igirri daizun epela.
Aste labur honeri Full Metal Jacket pelikulean soinu bandeagaz emon geuntson hasierea, eta gaur Angel Larreagaz nazinoartetik buelta bat emon dogu aktualidade laban honeri neurrie hartu gurean.
Biher, hain urrin joan barik, Arratien geldituko gara. Mankomunidadeko Bardintasun telknikarie da Miren Urresti, eta joko eta jolas ez sexisten ganean berbaz ibiliko gara.
Eta barikuen… Barikue, oindo? Barikue bai.

2014/12/01

Abenduen hasiera honetan...




Aste hau berezie izingo da bi arrazoigatik; batetik, aste honetan, Euskerean Nazinoarteko egune ospatuten doguleko, eta bestetik hilea estrenetan doguleko -emoten ez dauen arren abenduen gauz-. 

ABENDUAK 3en, Euskerean egunean, Arratia Institutoko ikasleak gure hizkuntzean ganean berbaz etorriko dire euren txiste eta gustuko abestiekaz nahaste. Arratien ekintze ugari antolatu daurez egun honetarako eta horreen barri be emongo dogu.  

Argi dau, euskerea gure hizkuntzea dala eta guk erabili ezean inok eztauela ingo. Hori kontuen aukinde ekingo dotsegue beste tarteari: Lemoako eta Bediako kultura agendei,  Arratiako herrietako alkatean alkarrizketari edo asteburuko agendari. 

Asteburue aititu dogunez, gogoratu baino ez, zapatu-domeka honetan Loreak pelikule entzutetsue estrenauko dala Igorreko Kultur Etxean eta horren ganean berbaz be ibiliko gara. 

Beste barik, abendu hasiera polite izingo dalakoan, Gorbeialde Irratitik aste elegante bat opa deutsuegu.

2014/11/26

Azaroak 25eko astea



Zelan doa astea? 
Gogoan deukozue azaroak 25a dala ta (Andrakanako inderkerien kontrako egune) programa bateratue antolatu daurela Arratien? Ekintze batzuk joan dire baie danak ez eta oindo aukerea dau honeitan parte hartzeako. 

Joan zan asteko posta programazinoan barri emoteko erabili gindun eta hemen doan hau Arratia Institutoko ikaslean parte hartzea goratuteko aprobetxauko dogu. Hogei minuto inguruko saioa goitik behera janzten daure gai zehatz baten inguruen eta horreri gero txisteak (eskasak!!!!), poemak (ederrak) eta beste konplementu batzuk gehituten dotsiez. Dana euren gustuko musikeagaz girotute (ie beti Gatibu eta Vendetta!!!) Animo eta segidu aurrera gazteak!

Anna Mae Bullockek 75 urte bete ditu azaroak 26en! Nor dan Anna Mae Bullock? Itsasok ineko biografie entzun behako dozue horretarako. Piste moduen aurreratu geinke abeslari ezagun bet dala eta nahiz te bere urterik onenak joan direan bere musikeak beti segiduko dau bizi eta gazte. 11.30etatik aurrera piste gehio.

Honen barri izin gure badozu, Gorbeialde Irratia 107.5!

2014/11/20

GORBEIADE IRRATIAKO BLOG-A BUELTAN!

Gaur hasite, luzeroan geldirik egon dan Gorbeialde Irratiako blog-ari mobimientue emongo dotsegu.
Zer topauko dozu hemen? Astero landuko doguzan saioak eta gaien inguruko informazinoa.
Hemeko eta hango kirol barriek, Arratiegaz loturea daukien alkarrizketak, agendea, zinea etab…  Zuen intereseko edukiek zuzenean entzun ahal izango dozuez!
Azaroak 17ko aste honetan izin doguzen edukiak honeik dire:

ASTELEHENA
Kirolak. Asteburuan jokatu diren partiduen eta lehiaketen inguruko informazinoa. Athleticen zein Arratiako kirol taldeen barri emon dogu. 

MARTITZENA
Beinat Anzola ,Igorreko alkatea, astelehenean Igorren ineko plenoan ganean berbaz egon da. 

EGUAZTENA
 Artean zabaldu dan enplegu zentroan barri emon deuskue Gotzone Sagarduik (Lanbide euskal enplegu zerbitzuko lan aktibazioko zuzendaria) eta Josune Gorospek (Arratiako Udalen Mankomunitateko Presentea).

EGUENA
Miren Urresti, Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuko teknikarie da eta Gizonduz programea aurkeztu deusku.

BARIKUE
Zinea eta asteburuan Arratian egongo diren ekintzen Agenda aurkeztuteko egune.
Ganera, Arratia Institutoko ikasleak Gorbeialde Irratiko esatari bihurtuko dire Ebolan inguruen preparau dauren saioagaz.